XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

17 Abestuko al dugu, haurrok?.

LEHEN elurra erori zen, dendetan lehen pinu kimuak, Eguberrietako lehen kandelak, lehen eztiopilak azaldu ziren.

Rudolf eskolan ere eguberriak sentitzen ziren, egunetik egunera piskat hurbilago.

Udako oporren ondorengo lehen egunean Klingsor jauna lehen aldiz sartu zen hirugarren mailako gelara; Eguberrietako oporren aurreko azken egunean utziko zuen eskola.

Bere kezkatxoa ere bazuen... eta bapatean eguna heldua zen.

Zorionez haurrek ez zuten ezeren susmorik, Jesus Haurtxoarekin eta opor egunekin pozten ziren haiek.

Klingsor maixu jaunak, ordea, nekea sentitzen zuen bihotzean.

Nola jakineraziko zien haurrei Reichenberg utzi behar zuela?.

Den-denak, Hilde Bienert, Herbert Lô*wit, Draithaler bizkiak, Paulotxo Knobloch, Mariatxo Kleinwampauml;chter zurbila, Hugo Hampel eta Eva Bergmann: denak, izen bat edozein zutela ere, maite zituen bihotzez.

Eta zein maite zituen, une honetan ari zen konturatzen lehenbizikoz.